Sondikako Udala, esate baterako, Bizkaiko Foru Aldundiarekin dabil zerbitzua koordinatzen. Boluntarioek sondikagara@sondika.eus helbide elektronikora idatzi ahal dute, edo 944 535 010 telefono-zenbakira deitu. Datu hauek adierazi behar dituzte: izen-abizenak, auzoa, telefono-zenbakia eta e-maila. Bestetik, udalak jakinarazi duenez, behar izanez gero, gizarte-larrialdietarako laguntzak handituko ditu.
Derioko Udala, bestalde, boluntarioak koordinatzen dabil Gurutze Gorriarekin batera. Laguntzeko prest dauden pertsonak arduradunekin ipini daitezke harremanetan laguntza@deriokoudala.net helbidean edo 688 867 503 telefono-zenbakian (astelehenetik barikura, 09:00etatik 22:00etara; eta zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara). Era berean, laguntza behar duenak alkatetza.derio@deriokoudala.net helbidera idatzi ahal du, edo 944 542 2 43 (Gizarte-zerbitzua, 08:00etatik 15:00etara) eta 944 222 222 (Gurutze Gorria) deitu. Bestetik, Derioko Udalak #DerioEtxean ekimena ipini du martxan gizarte-sareetan. Facebooken azaldu dutenez, helburua da egunero, 13:00etatik 17:00etara, gizarte-sareetara edozein ekimen edo aholku, koarentena jasangarriagoa egiteko, hala nola errezeta bat eta liburuen eta filmen gaineko aholkuak.
Behar duten pertsonei laguntza ekonomikoa emateko, Zamudioko Udalak 688 847 608 telefono-zenbakia eta laguntza@zamudio.eus helbide elektronikoa ipini ditu abian, elikagaiak eta botikak erosi ahal ditzaten. Bai telefonoak, bai helbide elektronikoak 24 orduan funtzionatuko dute. Udalak gogora ekarri duenez, laguntza behar duten lagunak edo boluntario ibili nahi dutenak Gurutze Gorriarekin ipini daitezke harremanetan bide hauen bidez: 944 222 222 telefono-zenbakia eta virusbizkaia@cruzroja.es helbide elektronikoa.
Lezamako Udala ere boluntarioak koordinatzen dabil Gurutze Gorriarekin batera. Laguntzeko prest dauden lezamarrak udalarekin ipini daitezke harremanetan udala@lezama.org helbide elektronikoaren bidez edo 944 556 007 telefono zenbakiaren bidez. Bestetik, laguntza behar dutenek 944 556 007 telefono-zenbakira ere deitu dezakete gizarte-zerbitzuetara jotzeko (martitzenetan eta eguenetan, 08:00etatik 15:00etara), edo Txorierriko Gurutze Gorriarekin ipini daitezke harremanetan: 944 659 715 telefono-zenbakia. Udalera ere jo dezakete: udala@lezama.org.
Halaber, Larrabetzuko gazteak eta udalak koordinatu dira laguntza-sarea antolatzeko. Laguntza-sareak laguntza eskaintzen zaie erosketak egitera etxetik atera ezin diren pertsonei zein seme-alabak edota senideak nork zaindu ez duten herritarrei. Bertan parte hartzeko, mezua bidali behar da larrabetzukolaguntzasarea@gmail.com helbide elektronikora. Izen-abizenak jakinarazi behar dira, telefono-zenbakia, laguntza noiz eman dezakegun eta autorik dugun. Bestetik, zinegotziak telefonoz deitzen dabilzkie herriko adinekoei nola dauden jakiteko.