Koronabirusa

3. linearen ohiko maiztasuna berrezarri da jende gehien dagoen orduetan

Aikor aldizkaria 2020ko apirilaren 20a

Gaur, Euskotrenek metroko 3. linearen ohiko maiztasuna berrezarri du jende gehien dagoen orduetan, “egungo eskaera asetzea errazteko eta osasun-agintariek gomendutako segurtasun-distantzia mantentzeko”, esan dute ohar batean. Adierazi dutenez, ordutegi berria Txorierriko tren-zerbitzuarekin eta Zamudioko Parke Teknologokorako autobus-zerbitzuarekin koordinatuta dago.     

COVID19aren hedapena geldiarazteko hartutako neurrien artean, Euskotrenek Zazpikaleak geltokiko bezeroentzako arreta-bulegoa itxi du, eta erabiltzaileek bide hauen bidez eskura dezakete informazioa: 944 333 333telefono-zenbakia, oacdon@euskotren.eus,  oaczaz@euskotren.eus, oacdur@euskotren.eus eta oacger@euskotren.eus helbide elektronikoak, www.euskotren.eus webgunean, @euskotrenEJGV (Twitter) eta app ofiziala. Era berean, ohar horretan jakinarazitakoaren arabera, intentsitate handiko garbitasun-lanak egiten dabiltza trenetan eta tranbietan eta haiei lotutako azpiegituretan.   

Koronabirusaren gaineko azken datuak Txorierrin hemen.