Hirugarren fasearen gakoak

Aikor aldizkaria 2020ko eka. 8a, 11:02

Euskadi deskonfinamenduaren hirugarren fasean sartu da gaur eta, hortaz, mugarik gabe mugitu ahalko gara erkidego osoan. Gainera, lurreko garraiobideek % 100ean berreskuratuko dituzte edukiera eta maiztasuna. Era berean, 20 pertsona arte bildu ahalko dira etxean zein kalean, higiene- eta segurtasun-neurriei helduta.

Bestalde, haur-eskolak zabaldu ahalko dira, eta umeentzako eta gazteentzako aisialdi-ekintzak berriro hasi. Haur-eskolek edukieraren % 60 izango dute, eta aisialdiko ekintzak aire zabalean egiten direnean, edukiera % 60koa izango da (gehienez 200 parte-hartzaile); eta barruan egiten direnean ere %60koa izango da (gehienez 80 parte-hartzaile). Hala ere, kasu bietan gehienez 15 laguneko taldeak (begiralea barne) egingo dira.

Merkataritza-saltokiek, azoka txikiek eta merkataritza-gune handiek edukieraren % 60 edukiko dute, eta tabernetan, jatetxeetan eta txokoetan ez da edukiera-mugarik egongo, baina lagunean artean metro biko tartea utzi beharko da. Tabernetako barran kontsumitu ahalko da, eta turismo-establezimenduetako guztientzako eremuetan edukieraren % 60 izango da.

Besteak beste, liburutegiek, erakusketa-aretoek, zinemek eta aire zabaleko ekitaldiek edukieraren % 60 izango dute, baita kirol-instalazioek ere. Azkenik, taldeko entrenamenduak berriro hasi ahalko dira.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).