Baztan-Bertizaranako udalekuetarako izen-ematea zabalik dago, eta zapatuan Baztan Park eta Bertiz Park ireki ziren

Aikor aldizkaria 2020ko ekainaren 22a

Azken momentuan, baina gaur bertan eman daiteke izena Baztan-Bertizaranan antolatzen diren udalekuetan. Protokoloak prest daude zazpi urtetik 15 urtera bitarteko umeak abentura-udalekuez goza daitezen. BKZ-Nafarroa Abenturak egonaldiak eskaintzen ditu, besteak beste, hauek gozatzeko: zuhaitz-parkea, piraguak Bidasoan, arroilak, tirolina eta ferrata bideak. Egonaldiak sei egunekoak izango dira ekainaren 26tik abuztura bitartean, euskaraz zein gaztelaniaz. Iaz 1.300 haurrek baino gehiagok hartu zuten parte udalekuetan. Bestalde, aipatu beharra dago Baztan-Bertizaranan dauden bi abentura-parkeak zapatuan ireki zituztela.

Baztan Abentura Park Elizondoko Beartzunen dago, eta 2015ean FITUR-ren Parke hoberenaren Lehenengo saria lortu zuen. Parkea Beartzungo arroilaren inguruan dago eta handik Baztango bista ederra ikus daiteke. Lau urtetik goitiko haurrentzat egokitutako aktibitateak daude: Beartzungo erreka gurutzatzen duten lau tirolinako zirkuitu ederra, akuapark natural batek aukera paregabea ematen du rapelak egiteko, ferrata bide txiki bat, putzutara saltoak, txirristak eta gisa horretako aktibitateak egiteko (6 urtetik goitikoentzat).

 

Zortzi urtetik goitikoentzat  aipatutako aktibitateez gain, parkean 200 metroko Ferrata Bide zoragarri bat egiteko aukera dago. Kirol honek eskaladako sentsazio berdinak bizitzeko aukera ematen du baina segurtasun osoz. Horretarako kable sistema berezi batek gaztea uneoro lotuta edukitzen du seguritatea bermatuz.

Parkeko beste ekintza zoragarri bat, 4 tirolina erraldoien bidez, Beartzungo arroila gurutzatzea da: 220-280-300-450 metroko luzerak hurrenez hurren, eta 120 metro altuera. Tirolina hauetatik txoriaren ikuspegi bikaina izango dugu, eta  arroila bertze perspektiba batekin ikus daiteke (7 urtetik goitikoendako tandem eginez). Eta oso ausartak direnentzat 100 metroko Pendulo-salto erraldoi bat dago (Zubi-saltoaren gisakoa). Jarduera hau 15 urtetik goitikoendako prestatua dago (gurasoen baimenarekin).

 

Bigarren parkea Bertiz Abentura Park da. Bertizaranako Narbarte herrian dago eta parke honetan 4 urtetik goitiko umeak, tximinoak bezala, zuhaitzez zuhaitz ibil daitezke. Horretarako, segurtasun osoa bermatzen dute, parke hau osorik berritua izan baita, segurtasun sistema aurreratuena ezarriz. Gaztea uneoro kable bati lotuta dago eta laxatzea ezinezkoa da. Bertan, 60 joku baino gehiago daude,  6 tirolinaz gain, eta oso egokia da altueran konfiantza hartzen hasteko. Baztan Abentura Park-erako erreserba lehendik egin behar da, Bertiz Abentura Park (euririk egiten ez badu bederen) 10:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era egunero irekita egonen da.

 

Informazio eta erreserbak: Tel.: 659 08 14 31 – 609 46 17 41    

bkz@navarraaventura.com                

www.navarraaventura.com