Bizkaiko Bertsolari Txapelketa datorren urtera atzeratu da

Aikor aldizkaria 2020ko ira. 25a, 12:07

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak jakinarazi berri duenez, COVID-19ak eragindako egoera dela eta, Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, printzipioz, datorren urtera atzeratzea erabaki dute. “Urte  berezia  da,  eta  zaila  da aukera -berdintasuna  bermatzea  egoera  honetan.  Batetik,  saioen  ezaugarriak  pandemiaren bilakaeraren arabera aldatu daitezke eta, bestetik, sailkapen-izaera duenez, saio batean parte hartu ahal ez izateak txapelketa osoa galtzea eragingo luke”.

Nolanahi ere, Bizkaiko  Bertsozale  Elkartearen ustez,  txapelketako  saioak  egiteko  baldintzarik egon  ez  arren,  bestelako  saio-mota  asko  antolatu  daitezke  guztien  osasuna  bermatuz. “Kultura  segurua  dela  berretsi  nahi  dugu,  eta  guztiok  seguru  egonda  egiteko  moduko  saioak antolatu  daitezkeela  uste  dugu.  Horregatik,  udazken  honetarako  bertso-saioen  zirkuitutxo bat antolatzen  ari  gara.  Kulturak  merezi  duelako, eta  bertsozaleek  ere  bai”. Horri buruzko xehetasunak aurrerago emango dituzte.