Jordi Beltran nazioarteko marioneta manipulatzaile onenetako bat da. Antologia saioa bere opera prima da eta 1987an estreinatu zen. Eta oraindik ere taularatzen jarraitzen da. Zazpi eszenak osatzen dute Ikuskizuna eta horietan musika eta antzerkia uztartzen dira.
Orain dela lau urte, jaialdiaren zuzendariek hura Bizkaiko herrietara zabaltzea erabaki zuten. Txorierriko herriei eskaintza egin zieten eta Larrabetzuk eta Lezamak onartu zuten hori. Beste alde batetik, jaialdiaren gainerako egitaraua Areatzan, Arrigorriagan, eta, batez ere, Bilbon egingo da, Campos Eliseos Antzokian, Harrobia Eskena eta Pabellon 6 aretoetan, Errekalde eta Deustuko udaltegietan eta Arriaga Antzokiaren alboan. Txotxongilo-saioez aparte, “Erakusgarri botoi bat” mintegia eta “Objetuekin jolastera goaz” tailerra ere antolatu dira.
Informazio gehiago:
www.bilbaotxfest.org