Bestalde, Koxak Derioko talde feministak errebindikazio-esaldiak eta bandera feministak zabaldu zituen hutsik zegoen herriko plazan eta irudia gizarte-sareetara igo zuen. Larrabetzun eta Lezaman elkarretaratzeak egin ziren, besteak beste, Zutunik (Larrabetzu) eta Moreak (Lezama) talde feministak deituta. Garrasia Sondikako talde feministak ere bideo bat grabatu zuen eta gizarte-sareetan zabaldu zuen. Horretan, indarkeria matxista jasaten duten emakumeak omentzeaz gainera, sororitate-gunea aldarrikatu dute. “Ulertu behar dugu emakume guztiok batuta egon behar dugula, eta, aldi berean, sistema matxistaren menpean egoteak dakarren oztopoa ikusgai egin”, idatzi dute gizarte-sareetan.