Aurrez grabatutako elkarrizketen zerbitzua eskaintzen du EGAZ Txorierrik

Aikor aldizkaria 2021ko api. 30a, 11:20

Hautaketa-prozesu batean parte hartzen duten pertsonek curriculumari buruzko galderei erantzun ahal diete, eta, grabazioa amaitu ondoren, enpresek bideoa ikusi ahalko dute, EGAZen webguneko “enpresen estranet” atalean sartuta. “Horrela, enpresek hobeto ezagutu ahalko dituzte hautagaiak”, adierazi du Enplegu eta Garapen ekonomikoko zerbitzuak. “Modu azkarrean eta eraginkorrean, pertsonen talentua azpimarratzen da. Era berean, hautagaien gaitasun profesionalak, prestakuntza eta esperientzia ezagutzeaz gain, haiek eremu pertsonalean zelan moldatzen diren ikusteko aukera ematen zaie enpresei”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).