Euspot lehiaketa nekazaritzari begira

Aikor aldizkaria 2021ko mai. 3a, 13:23

“Nekazaritzatik bizi nahi dugu!” lelopean, aurten Euspot lehiaketak baserri mundua du ardatz nagusitzat. “Aurtengo spotak gazteak animatu beharko ditu familia-nekazaritzatik bizi izatera. Helburua izan behar da gazteak eta, batez ere emakume gazteak, landa-eremura gerturatzea”, azaldu dute antolatzaileek. Lanek gehienez 30 segundo iraun behar dute eta horizontalean edo bertikalean grabatu ahalko dira. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 12a izango da.

Orotara 2.800 euro banatuko dira saritan: 1.000 euro, spotik onenari; 500 euro, publikoaren sariari; 300 euro, musika-sinkronizaziorik onenari; 250 euro, gazteen sariari; 500 euro, Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onenari; eta 250 euro, Arizmendiko ikasleen spotik onenari. Informazio gehiago hemen (www.euspot.eus).