Astelehenetik aurrera ere jarduera sozialetan, ekintza kulturaletan eta kirol-ekitaldietan elkartu daitezkeen pertsonen kopurua ere mugatuko dute: 1.600 pertsonentzako edukiera duten tokietan, 400 pertsona sartu ahalko dira barrualdean, eta 600, kanpoaldean; 1.600 eta 5.000 lagun artekoa bada, 600 ikusle barrualdean eta 800 kanpoaldean; eta 5.000 lagunetik gorako eremuetan, gehienezko edukiera % 20koa izango da. Atzo baino lehen kontratatutako ekitaldietan ez da edukiera-muga hori bete beharko.
Beste aldetik, gaur egun ezarrita dagoen moduan, aire zabalean maskara erabili beharko da, baldin eta 1,5 metroko segurtasun-tartea utzi ezin bada. Urkulluren esanetan, baliteke epaitegira jotzea etxeratze-agindua ezarri ahal izateko.