Lekue, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalera

Aikor aldizkaria 2021ko aza. 29a, 09:13

Zapatuan, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa izan zen Galdakaoko kiroldegian eta Etxahun Lekue larrabetzuarra izan zen puntu gehien batu zituena. Ondorioz, abenduaren 18an Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu zuen. Lekuerekin batera, hauek aritu ziren Galdakaon: Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga, Josune Aramendi, Oihana Bartra eta Xabat Galletebeitia. Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa zapatuan, abenduak 4, izango da Larrabetzun. Sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean erosi daitezke, edo txarteldegian.