Euskalmetek adierazi duenez, zerua tarteka hodeitsu egongo da gaur, eta arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira. Baliteke zaparrada txiki-ertain eta trumoitsuak botatzea, bereziki arratsaldetik aurrera. Hego/hego-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin. Brisa ibiliko da eguerditik aurrera. Tenperatura minimoetan ez da aldaketarik egongo, edo gutxi jaitsiko dira; maximoak, bestalde, nahikoa edo nabarmen jaitsiko dira.