Genero-identitatea
Pertsonak bere baitan eta indibidualki sentitzen duen genero-esperientzia. Esperientzia hori bat etor daiteke jaiotzean esleitutako generoarekin edo ez, eta gorputzaren pertzepzio pertsonala biltzen du (jo dezake, askatasunez aukeratuz gero, itxura aldatzera, medikuntzaren, kirurgiaren edo beste bitarteko batzuen bidez), bai eta beste genero-adierazpen batzuk ere, janzkera, hizkera eta keinuak barne.
Genero-adierazpena
Portaeraren, janzkeraren, orrazkeraren, ahotsaren, ezaugarri fisikoen eta abarren bidezko kanpo-aurkezpena edo itxura. Genero-adierazpenak nabarmen baldintzatzen dituzte pertsonen jokaerak.
Sexu-orientazioa
Pertsonek beste genero bateko, genero bereko edo genero bat baino gehiagoko pertsonengana hurbiltzeko duten gaitasun emozional, afektibo eta sexuala, bai eta ezartzen dituzten harreman intimo eta sexualak ere. Homosexuala, asexuala, pansexuala, bisexuala, heterosexuala.
Sexu biologikoa
Gizakia gizon edo emakume bezala definitzen duten ezaugarri biologikoak dira. Ezaugarri biologikoen multzoak ez dira elkarren baztertzaileak; izan ere, badira biak dituzten pertsonak, baina normalean ezaugarri horiek gizakiak bi taldetan banatzen dituzte: gizonak eta emakumeak (OME).