ELAk ekintza egin du Loiuko aireportuan, prekarietatea salatzeko

Aikor aldizkaria 2022ko uzt. 22a, 14:58

ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Hego Euskal Herrian 541.000 langilek baino gehiagok egoera ez egonkorra dute. “Datu ikaragarria da, gure “oasiaren” errealitatea”. Hori salatzeko, ekintza egin dute Loiuko aireportuan. Prekarietatetik ihes egiteko, hegazkina hartu nahi izan dute, baina ezinezkoa izan da eta “Precariedad airlines” konpainiako hegazkinean sartu, eta enpresetara itzuli dira, negoziatzen jarraitzera eta lan- eta bizi-baldintza duinen alde borrokatzera. 

Sindikatua azaldu moduan, prekarietatea gero eta presenteago dago lan-munduan. “Pobrezia prekarietatea da. Bizitza duina izateko, guztiok behar dugu gutxieneko soldata eta, gure iritziz, urtean gutxienez 18.200 euroko izan behar duela. Egonkortasunik eza da prekarietatea. Mugagabea ez den kontratuak zailtasun asko ekartzen ditu bakoitzak bere bizi-proiektua lasaitasunez aurrera eramateko”. 
Langileak gaixotzen dituzten lanpostuak ere prekarietatea dira, ELAren esanetan. “Lan egitea, gaixotzeko edo lan egiteko. Produktu arriskutsuak erabiltzen direlako, jausteko arriskua dagoelako, lanak buruko gaitzak ekarri ahal dituelako, jazarpena pairatzen delako… Azken batean, langileak muturreko egoeran izatea da prekarietatea, duten apurra galduz gero dena galtzen dutelako. Hortaz, prekarietatea tresna da enpresetan, pertsona zaurgarriez baliatzeko, diziplina ezartzeko tresna. Prekarietatea ezabatzea premiazkoa da; mobilizazioa, antolakuntza eta borroka beharrezkoak dira horretarako”.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).