Santa Kurtze, Lezaman eta Sondikan

a. Dj Markelin 2022ko irailaren 12a

Irailaren 14an, Santa Gurutzearen gorespena ospatzen da eta, hortaz, jaietan izaten dira Sondikan eta Lezaman. Herri bietan egitaraua zabala prestatu dute, auzotarrek gozatzeko: musika, gastronomiari lotutako ekintzak, umeentzako jolasak eta kirol-ekintzak, banaka batzuk aipatzearren.

Lezama (Kurtze auzoa)

Irailak 13, martitzena

20:00 Txupinazoa eta trikitiak girotutako odoloste-jana.

Irailak 14, eguaztena

12:00 Meza eta kopaua.

 

Irailak 15, eguena

12:00 Meza.

 

Irailak 16, barikua

19:30 Txosna irekitzea.

20:00 Poteoa, Kittu txarangak girotua.

22:00 Ken Bat musika-taldea.

01:00 Musika, txosnan.

 

Irailak 17, zapatua

09:30 Mahaiak eta aulkiak banatzea.

11:00 Sukalki eta tortilla txapelketan izena ematea.

11:00-13:30 Umeentzako jolasak.

11:30 II. Kurtzeko MTB Gaztetxo Martxa.

13:00 Munduko janariak dasatatzea: Maroko, Mexiko, Argentina eta Brasil. 

13:30 Tortillak aurkeztea.

14:00 Umeentzako bazkaria ermitan. Txartelak (10 euro) irailaren 14ra arte tabernetan.

14:00-14:15 Sukalkia aurkeztea.

14:30 Sariak banatzea.

17:00 Gaztetxoentzako herri-kirolak.

19:00 Bingoa.

20:00 “Kanpamartxo free” (solomo- eta hirugihar-ogitartekoak).

21:00 Dj Bene.

22:30 Sorgina erretzea eta suak.

23:00 Dj Bene.

 

Sondika

Irailak 14, eguaztena

11:00 Kalejira, trikitiak girotua.

12:00 Meza, San Joan elizan. Aurreskua, Gorantzaileak dantza-taldearen eskutik.

Irailak 16, barikua

18:30 Umeentzako dj-a.

23:30 Oxabi.

01:00 Dj Markelin.

Irailak 17, zapatua

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu-taldeak girotua.

11:00-14:00 Umeentzako jolasak.

12:00 Marmitako-lehiaketa.

14:00-14:45 Marmitakoa aurkeztea.

17:00 Liga-partida: Sondika Kirol Taldea, senior A.

19:30 Taberna Ibiltaria.

20:15 Marmitako Lehiaketaren sariak ematea.

23:30 Kontzertua: Rayden.

01:00 Dj Ibai.

Irailak 18, domeka

11:00 Kalejira, Ipar Elaiak txistu-taldeak girotua.

11:00-13:15 Haurrentzako pintura-lehiaketa.

11:00-14:00 Haurrentzako jolasak.

18:00 Dantzen alardea, Gorantzaileak dantza taldearen eskutik.