Berbalagun egitasmoaren telefono-zenbakia aldatu da

a: Suzy Hazelwood (Pexels) 2022ko aza. 9a, 12:42

Berbalagun egitasmoaren arduradunek jakinarazi dutenez, telefono-zenbakia aldatu dute eta hemendik aurrera zenbaki honetara deitu beharko da haiekin harremanetan ipintzeko: 660 270 706 (Patxi). Berbalagun egitasmoak elkartzen ditu euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak eta euskaraz egin nahi duten pertsonak. Talde txikietan eta astean behin, parte-hartzaileak batzen dira paseatzeko, kafe bana hartzeko, mendira joateko edo bururatzen zaiena egiteko; hau da, euskaraz aritzeko eta bizitzeko.