Ekitaldiak antolatu zituzten Garrasiak Sondikan, Koxak Derion, Zapata Gorriakek eta Lagunandrek Zamudion, Moreakek Lezaman eta Zutunik!ek Larrabetzun. Bestalde, Burrundadie Lezamako batukada-taldeak herriko ekintzan hartu zuen parte, eta Ausartak emakumeen antzerki-taldea performancea egin. Era berean, Zamudio Boxeo Taldeak boxeo-emanaldia antolatu zuen genero-berdintasunaren alde eta emakumeen kontrako indarkeriaren aurka, eta domekan hitzaldi bana egin zuten Sondikan eta Derion, eta ikuskizuna, Larrabetzun.