Indarkeria matxista salatzeko ekintzak

i: Garrasia, Zapata Gorriak, Idoia Andres, Koxak eta Moreak 2022ko aza. 28a, 13:34

Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna izan zen barikuan, azaroak 25, eta Txorierriko talde feministek eta emakumeen elkarteek antolatuta ekintzak egin ziren, indarkeria matxista salatzeko eta gizonei eskatzeko erantzukizuna haien gain har dezatela; ekintzen artean performanceak izan ziren.