Bestalde, Magoen laguntzaileek gogora ekarri dute opariak gaur bertan, 09:00etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 17:30era arte, utzi ahal direla kiroldegian.
Magoak direnez, Deriora ere 18:00etan ailegatuko dira. Kultur Birikatik kalejiran aterako dira Udaletxeko plazaraino, animalia eta izaki fantastikoek lagunduta. Umeei 19:00etan egingo diete harrera Herriko Plazan ipinitako karpan. Oraindik harreran parte hartzeko txartelak eskuratu ahal dira hemen.