Gazte gauak baserrian

Aikor aldizkaria 2023ko urt. 25a, 12:18

Urtarrilaren 28an, zapatu honetan, Txorierriko Baserri Antzokiak "Gazte gaua baserrian" hartuko du lehendabiziko aldiz. Egitasmoak helburu bikoitza du: batetik, bailarako gazteek gaueko aisialdia Txorierrin bertan ematea; eta bestetik, giro euskaldunago batean ere ematea. Dj batek gaua (0:00-4:00) girotuko du eta autobus batek Baserri Antzokira zein etxera eramango ditu gazteak.

Bakarrik 16 urte baino nagusiagoek erosi ahal izango dute sarrera. Horrek 10 euro balio du eta horren barruan sarrera, edaria (kopa bat edo garagardo/kalimotxo/freskagarri bi) eta autobusa daude. Sarrerak Baserri Antzokian jarriko dira salgai eta aldez aurretik ala egun berean erosteko aukera egongo da. Autobusari dagokionez, gazteak eramango ditu Baserri Antzokira eta handik etxera eroango ditu bueltan. Ibilbidea eta ordutegia hau izango da:

 

23:00etan: LOIUKO udaletxearen aurreko bus geltokia.

23:10ean: SONDIKAKO autobus geltokia.

23:20an: DERIOKO anbulategiaren aurreko autobus geltokia.

23:25ean: DERIOKO Aldekone auzoko autobus geltokia.

23:30ean: BASERRI ANTZOKIA.

23:35ean: ZAMUDIOKO udaletxearen aurreko autobus geltokia.

23:40ean: LEZAMAKO udaletxearen aurreko autobus geltokia.

23:45ean: LARRABETZUKO Kutxabank bulegoaren aurreko autobus geltokia.

00:00etan: BASERRI ANTZOKIA.

04:00etan: Irteera.