Lanuzteak Bizkaibus zerbitzuan

Aikor aldizkaria 2023ko ots. 3a, 10:49

Vectalia Txorierri Lujua enpresan lanuzteetara deitu dute otsailerako, lan-hitzarmen duina eskatzeko. Astelehenean, otsailak 6, 24 orduko greba egingo da, eta lanuzte partzialak egun hauetan: otsailaren 13an, 15ean, 21ean, 24an eta 27an. Lanuzte partzialak izango dira 06:44tik 09:44ra, 13:29tik 15:44ra eta 17:29tik 20:29ra. Bestalde, Bizkaibusek jakinarazi duenez, gutxieneko zerbitzuak egongo dira. Otsailaren 6an egongo direnak hemen kontsultatu daitezke, eta lanuzte partzialeko egunetakoak hemen.