`SUiRREALISMOA´ ikuskizunerako sarrerak zozketatuko ditugu

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 7a, 09:00

Logela Multimedia eta Circle of Trust konpainiek sormen-indarrak batu, eta SUiRREALISMOA ikuskizuna plazaratu dute, zeinak dantza, interakzioa, bideo-sorkuntza eta musika uztartzen baita. Ikuskizuna Arriaga Antzokian antzeztuko dute martxoaren 16an, 19:30ean, Loraldia festibalaren baitan. Aikor! aldizkariak ikuskizunerako sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta hauek adierazi: SUiRREALISMOA eta parte-hartzailearen izen-abizenak eta helbide elektronikoa. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 10a izango da.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).