Grim anaien ipuinean eta Bela Bartokek ekialdeko Europan jasotako Erdi aroko doinu mestizoetan inspirazio-iturria topatu du Khontaira taldeak, Elur Zuriren hiru heriotzak: Lorazain Eguna ikuskizunak egiteko. Lanak antzerkia, dantza eta musika uztartzen ditu, eta testua Ander Berrojalbizek eta Joseba Sarrionandiak idatzi dute. Loraldia festibalaren baitan, ikuskizuna martxoaren 21ean, 19:30ean, eramango dute Bilboko Azkuna Zentrora (Alondegia), eta Aikor! aldizkariak hura ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean. Zozketan parte hartzeko, whatsappa bidali behar da 747 406 561 telefono-zenbakira, eta hauek adierazi: Elur Zuria eta parte-hartzailearen izen-abizenak eta helbide elektronikoa. Mezuak jasotzeko azken eguna martxoaren 16a izango da.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).