Iratxe Fresnedak zuzendu du Tetuán dokumentala, eta bertan pertsona migratzaileak izan ditu ardatz. Lana martxoaren 24an, 20:00etan, emango da EHUko Bizkaia Aretoan. Bestalde, gazte sortzaileek egindako lau ikuskizun plazaratuko dira martxoaren 25ean, 19:00etatik aurrera La Terminal aretoan. Lanak talde hauek sortu dituzte: eRRe, Formol, Habia eta Silitia. Azkenik, etorkizunari begira eta literatura, musika eta bertsolaritza uztartzen direla, Popperra, afterra, utopia hausnarketa poetikoan ibiliko dira Amaia Agirre, Danele Sarriugarte, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi eta Miren Narbaiza. Ikuskizuna martxoaren 26an, 12:30ean, izango da Guggenheim museoan.