Lehiaketa martxoaren 6tik 31ra bitartean egingo da eta 13 urtetik 16 urtera bitarteko lagunek parte hartu ahal izango dute bertan. Parte-hartzaileek TikTok sarean pil-pilean dauden lau erronka egin beharko dituzte eta horiek modu publikoan zein pribatuan bidaltzeko aukera izango dituzte. Aurten, antolatzaileek “taldeak” kategoria sartu dute lehendabiziko aldiz, hau da, erronkak lagunekin batera grabatu ahal izango dira. Martxoaren 31n, zozketa bidez egingo da sari-banaketa: banakako kategorian, Twitch plataformarako zortzi harpidetza; eta taldeak kategorian, abentura esperientzia bat.
Aurreko edizioan bezala Asier Burguete aktorea izango da lehiaketaren gidaria, baita erronkak proposatuko dituena ere. Berarekin batera, tiktoklari ezagun batzuek ere parte hartuko dute ekimenean: besteak beste, @lorea_intxausti, @elemelonsv, @anepe.acedo, @julenportillo @dupliksaa eta @olatzpz bizkaitarra.
Informazioa: