M8 Txorierrin

Aikor aldizkaria 2023ko mar. 8a, 11:15

Martxoaren 8a da gaur, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta erreibindikatzeko eguna ere bada. Mugimendu feminista kalera irtengo da egungo zaintza-eredua iraultzeko beharra aldarrikatzera eta guzti-guztion bizitza erdigunean ipini behar dela esatera. Bestalde, Emakundek lidergo-postuetan emakume gehiago egoteko beharra azpimarratuko du aurten. Txorierriko kaleak marea morea bihurtuko dira aurten ere bai, izan ere, talde feministek zein erakundeek antolatuta hainbat hitzordu izango dira gaur.   

Loiu

12:00 Herriko plazan batzea eta adierazpen instituzionala irakurtzea. Udalak antolatua.

 

Sondika

Udalak antolatutako ekintzak:

17:30 Haurrentzako jarduerak, Ikurrina plazan.

18:30 Haurren dantzak.

18:45 Gora Sondikako emakumeak bideoa aurkeztea.

 

Garrasia! talde feministak deitua:

19:00 Elkarretaratzea, Ikurrina plazan.

 

Derio

11:45 Oharra irakurtzea eta Juana Elguezabali omenaldia egitea, institutuaren ondoan. Udalak antolatua.

18:30 Elkarretaratzea, Herriko Plazan. Koxak talde feministak antolatua.

 

Zamudio

12:00 Elkarretaratzea plazan. Udalak deitua.

19:00 Elkarretaratzea, Leizaola plazan, eta manifestazioa. Zapata Gorriak, Lagunandre eta Anpuluek elkarteek antolatua.

 

Lezama

Moreak talde feministak deitua:

18:00 Kafe-tertulia, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileekin.

18:30 Plaza apaintzea.

19:00 Elkarretaratzea plazan.

 

Larrabetzu

19:00 Kalejira plazatik, Zutunik! talde feministak antolatua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).