Badugu Bas(h)oan kontzerturako sarreren irabazlea

Aikor aldizkaria 2023ko martxoaren 10a

Loraldia festibalaren baitan, Beñat Axiari, Joseba Irazoki eta Julen Axiari musikariek Bas(h)oan lana aurkeztuko dute martxoaren 15ean, Bilboko Itsasmuseumen. Lanak 12 abestik osatzen dute: haietako bost Ipar Amerikako Robbie Basho musikariaren konposizioen bertsioak dira, eta beste bat da Maitiak bilhua holli kantu zuberotar herrikoia; gainerakoak dira taldearen abestiak. Aikor! aldizkariak kontzertua ikusteko sarrera bikoitza zozketatuko du irakurleen artean, eta Asier Bidaurrazaga izan da irabazlea.