Kepa Junkera trikitilariari omenaldia egin zioten atzo, martxoak 9, Bilboko Arriaga Antzokian. HAUzPOZ izeneko ekitaldian hainbat artistak hartu zuten parte: Dulce Pontes, AMAK, Uxia, Tapia ta Leturia, Eliseo Parra, Xabi Aburruzaga, Xabier Amuriza, Lucía Lacarra y Kukai. Zenbait erakundek ere babesa adierazi zuten: Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta egileen elkartea (SGAE). Junkera gurpil-aulkian agertu zen eszenatokian. Izan ere, 2018an iktusa izan zuen Belgikan zegoela eta oraindik osatzen dabil. Gaizka Peñafiel ere omenaldian izan zen eta argazki-galeria ederra eskaini digu.