Bestalde, Elian Quinteros umeen kategorian ibili zen. Quinteros hamargarren postuan zegoen probak hasi baino lehen, baina Basaurin egindako lana dela-eta zazpigarren postuan sailkatu zen. Beste Birako atleta gazteak sei proba egin zituen eta lehena izan zen bi saio hauetan: 80 metroko lasterketan (10:35) eta luzera-jauzian (4,77m).
Txapelketan denboraldian egindako probetan puntuaziorik handiena lortu zuten atletek hartu zuten parte, eta haien artean Beste Birako lau partaide izan ziren. “Guztiek lortu zituzten euren helburuak, baita horiek gainditu ere”, esan dute klubeko ordezkariek.