Bizkaibuseko greba bertan behera

Aikor aldizkaria 2023ko mai. 10a, 08:25

Bizkaibuseko Txorierriko zerbitzua normaltasunez ibiliko da gaur, deituta zegoen greba bertan behera gelditu da eta. Bestalde, enpresa emakidadunak, Vectaliak, batzarrera deitu die langileei biharko, Eusko Jaurlaritza bitartekaria izan dela, jasotako proposamenak aztertzeko. Hainbat hilabeteren ostean, Vectalia Txorierri izan da hitzarmenaren aldeko grebei eta mobilizazioei eutsi dien enpresa bakarra.