Bisita gidatuek ordu eta erdiko iraupena izango dute. Doakoak dira, oinez egin beharrekoak, eta martitzenetik domekara egingo dira goizez zein arratsaldez. Hauek dira ordutegiak: martitzenetan, 18:00etan; eguaztenean, egunean eta barikuan, 11:00etan eta 18:00etan; zapatuan, 10:30ean eta 12:30ean; eta domekan, 12:00etan. Euria eginez gero, jarduera apur bat aldatu egingo da.
Parte hartzeko izena eman behar da online esteka honetan; erregistratuta ez dagoen pertsona orok ezin izango du bisita egin. Ibilbidearen topagunea funikularreko plaza izango da. Bisitariek Artxandak Bilboko defentsan izan zuen garrantziaren berri izango dute. Bisitak gaztelaniaz egingo dira; eta euskaraz, ostegun arratsaldeetan. Euskaraz egin nahi duten taldeak badaude, beraiekin adostuko dira eguna eta ordua. Horretarako, eskaera idatzi behar da helbide elektroniko honetara: cultura@bilbao.eus.
Lehenengo ibilbideak, “1936ko uztailetik abendura, altxamendu militarra eta gero”, maiatzean eman zion hasiera programari. Bigarrena, “1937ko urtarriletik martxora”, Santutxun egiten dabiltza ekainaren 28ra arte; eta irailean, “Gerraostea” egingo da Zazpi Kaleetan.