Duela bi asteburu, Bizkaiko lau t´erdiko Txapelketa izan zen Derion, eta bertan Aiala Uriarte Gordon sondikoztarra (Lezamako Pilota Kluba) aritu zen Marta Gomezen kontra (Danok Lagunak). Partida emakumezkoen lehenengo mailari zegokion eta Uriartek 22 eta 15 irabazi zion Gomezi. Partida berdintsua izan zen, baina sondikoztarra 15 tantotik aurrera nagusitu zen.