Ez ahaztu oporrak txorierritarrokin partekatzea!

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 8a, 13:05

Oraindik oporretan izango zara, beharbada; edo oporrak hartu berri dituzu. Agian, udaren hasieran hartu zenituzten, eta denbora luzea pasatu den sentsazioa duzu… Edo fresko-fresko dituzu buruan… Edonola ere, eta udako oporrak herrian eman dituzula, atzerrian, Euskal Herrian, etxean, kostaldean, mendian… bidali argazkiak eta bideoak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora edo whatsappez 747 406 551 telefono-zenbakira,  eta partekatu Txorierriko lagunekin. Argazkiak paperezko aldizkarian eta webgunean argitaratuko ditugu irailean, eta bideoak webgunean.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).