Euskotrenen neguko ordutegia indarrean sartu da gaur

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 11a, 12:07

Euskotrenek jakinarazi duenez, gaur, irailak 11, indarrean sartu da tren- eta metro-zerbitzuaren neguko ordutegia. Aldaketak Lezama eta Bilbo arteko tren-zerbitzuan (3. linea) du eragina. “Aldaketaren helburua da ordutegiak eta maiztasunak hezkuntza- edo lan-arrazoiengatik dauden joan etorrien beharrizanetara egokitzea”. Neguko ordutegiak kontsultatu daitezke aplikazio ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean, edo 944 333 333 telefono-zenbakira deituta.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).