Eskolako garraio-zerbitzua berriro abian

Aikor aldizkaria 2023ko ira. 18a, 11:47

Arabako eta Bizkaiko ia 7.000 ikaslek eskola-garraio barik hasi zuten ikasturtea, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta garraio-enpresa batzuen desadostasunak direla eta; Txorierrin, 302 ikasle inguru egon dira eskola-autobus barik. Hala ere, Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, alde biak batu dira eta lortu dute akordioa egitea. Ondorioz, eskolako garraio-zerbitzua gaur, irailak 18, berriro ipini da abian. Esandakoaren arabera, “alde biak elkartuko dira etorkizunari begira hobetzeko proposamenak egin eta aztertzeko”.