Elkarretaratzeak eta mobilizazioak Palestinaren alde

Aikor aldizkaria 2023ko aza. 7a, 11:30

Gernika Palestina herri-deialdiarekin bat eginda, gaur elkarretaratzeak egingo dira Txorierrin, palestinarrei elkartasuna eta babesa adierazteko eta Gazan gertatzen ari den sarraskia salatzeko. Hezkuntza-zentroetan eta lantegietan goizean egingo diren mobilizazioez gainera, elkarretaratzeak izango dira arratsaldean. Elkarretaratzeak 19:00etan izango dira: Derion eta Lezaman, udaletxe aurrean; Zamudion, Kultura Etxean; eta Larrabetzun, plazan.