Ane Elordi KORRIKAko koordinatzailea
Aiurri herri-aldizkariak elkarrizketa egin dio KORRIKAko koordinatzaileari. Tokiko hedabideen eta boluntarioen garrantzia azpimarratzeaz gainera, ekitaldiaren handitasuna ere nabarmendu du eta adierazi du hasierako helburuak oraindik borrokatu behar dituztela. “KORRIKAren helburua da kontzientzian eragitea. KORRIKA bada haizea, hauspoa, Euskal Herriarentzat, komunitatearentzat; euskara erdian ipintzeko aukera da eta behar-beharrezko ikusten dugu”.