Bizkaiko Garraio Partzuergoa atzo batu zen, eta garraio publikoko deskontuen harira sortutako polemikaren eraginez, atzera egin, eta % 50eko deskontua txartela guztietan mantentzea erabaki du. Neurria otsailaren bigarren hamabostaldian sartuko da indarrean eta urtebete iraungo du. Bestalde, Euskotrenek prentsa-ohar baten bidez zabaldu duenez, aurten ere % 50eko beherapenak jarraituko du Barik, Bat eta Mugi txarteletan, tren-, tranbia- eta funikular zerbitzuetan. Hobaria gaur egungo baldintza berberetan aplikatuko da.