Izan ere, adierazi duten moduan, “mugitzeko gailu horiek arazo larriak eragin dituzte azken urteetan. Arazoak gailuen bateriek sortu dituzte hain zuzen, eta suaren edo deflagrazioen eraginez, kalte fisiko eta material larriak izan dira”. Patineteak eta monozikloak ezin izango dira metrora eta trenera sartu, ez tolestuta, ez poltsa baten barruan. Gainera, debekuak eremu guztietan izango du eragina, hala nola nasetan eta atondoetan. Bestalde, adierazi dute apurka-apurka patineteak-eta aparkatzeko moduluak ipiniko direla sarearen gune batzuetan, eta bizikletak parkatzeko moduluak dituzten geltokietan.