Derioko PAI Bitartean eguneko zentroa zabaldu genuenean, herriko KZgunera joateko aukera interesgarria ere izan genuen. Ondorioz, Derioko Udalarekin eta KZgunearekin lankidetzan gabiltzala, hilabete batzuk daramatzagu Kultur Birikara joaten, gure erabiltzaileen gaitasunetara eta beharrizanetara egokitutako prestakuntza-saioak jasotzera.
Horrela, bi hilerik behin, eskola ematen digu Enekok. Hori irakasle trebea da, eta gure erabiltzaileak oso eroso sentitzen dira berarekin, hainbat tresna digital ezagutzeko eta egunerokotasunean sortzen zaizkien zalantzak argitzeko. Hori dela eta, gizartetik kanpo dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonek laguntza jasotzen dute teknologia berrietara egokitzeko prozesuan, eta, era berean, herriaren parte sentitzen dira, udalerriko azpiegiturak eta baliabideak erabiltzen dituztelako eta Eusko Jaurlaritzako proiektu batean, hau da, KZgunean, parte hartzen dutelako.
Esandakoa kontuan hartuta, zortzi lagunek osatutako taldea interes handiz joaten da KZgunean programatutako saioetara.