Txorierri makil-hotsez beteko da Agate Deunaren bezperan

Aikor aldizkaria 2024ko ots. 2a, 11:07

Domekan, otsailak 4, Agate Deunaren bezpera da eta, ohikoa denez, Zamudio, Lezama eta Larrabetzuko kintoak makila eskuan irtengo dira kalera, koplak abestera eta lurra esnatzera. Sondikan, bestalde, hitzordua ipini da 13:00etan, Goiri plazan; eta Derioko Ipar Alde abesbatza zapatuan, otsailak 3, aterako da herriko txokoak kantuz eta makil-hotsez betetzera.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).