Goizean ez ezik arratsaldean ere hainbat ekitaldi izan ziren. Esaterako, Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak deituta, elkarretaratzea eta ekitaldia egin zituzten Leizaola plazan, indarkeria matxista kontrako bitrinaren aurrean; manifestazioan ere irten ziren. Lezaman ere elkarretaratzea izan zen Moreak talde feministak eta udalak deituta; ekintzan SADeko langileek hartu zuten parte. Gainera, Sirimiri y chaparrón antzezlana aurkeztu zuten Ausartak herriko emakumezkoen antzerki-taldeko kideek. Beste aldetik, elkarretaratzea izan zen Sondikan, Garrasia talde feministak deituta, eta Urritarra Larrabetzuko futbol-taldeko emakumeek ere ekitaldia egin zuten zelaian. Era berean ekintzak izan ziren asteburuan: bazkaria eta mendi-martxa, Loiun; mendi-martxa, Derion; eta bertso-saioa, Lezaman.