Txorierrin pantaila erraldoiak ipiniko dituzte hainbat lekutan, eta ekintzak ere izango dira partida aurretik eta ostean. Finala Sevillan, etxean, kalean, Txorierrin, San Mamesen, atzerrian… gozatzen duzula, bidali zure argazkiak aikortxori@aikor.com helbide elektronikora edo WhatsAppez 747 406 561 telefono-zenbakira, eta aikor.eus webgunean zein hurrengo aldizkarian argitaratuko ditugu. Aupa Athletic!
Loiu
19:30 Kamiseta bereziak banatzea.
20:30 Parrillada eta umeentzako jaia, Xaiborrek girotuta.
21:30 Pantaila erraldoia, Herriko plazan.
22:45 Sariak banatzea.
Sondika
19:00 Kale-animazioa.
21:00 Photocall-a eta aurpegiak margotzea.
22:00 Pantaila erraldoia, Ikurrina plazan (eguraldi txarra izanez gero, eskolako patioan).
Derio
20:00 Musika eta bideo historikoak.
22:00 Pantaila erraldoia, Sollube kalean (eguraldi txarra izanez gero, pista estalietan).
Zamudio
22:00 Pantaila erraldoia, Agirre lehendakariaren plazan (eguraldi txarra izanez gero, frontoian).
Lezama
20:00 Dj Fairy Tale Dreams.
22:00 Pantaila erraldoia, udaletxe atzeko oinezkoentzako gunean (eguraldi txarra izanez gero, frontoian).
Larrabetzu
21:30 Finala, Hori Bai gaztetxean.