Aldaketak autobus-zerbitzuan, Koparen ospakizuna dela eta

Aikor aldizkaria 2024ko api. 11a, 11:35

Bizkaibusek jakinarazi duenez, hainbat autobus-lineatako zerbitzua areagotuko du gaur, apirilak 11, eta aldaketak ere egongo dira, Athleticek Kopa irabazi izanaren ospakizunaren eraginez. Txorierriko autobus-lineetan ere izango dira aldaketak, eta Bizkaibusek aholkatu du bidaiak aldez aurretik planifikatzea eta informazioa kontsultatzea 946 125 555 telefono-zenbakian eta www.bizkaia.eus/es/web/ webgunean, trafikoak eragozpenak sortu ditzake eta. Tren-zerbitzuan ere maiztasun handiagoa egongo da.

Areeta-Larrabetzu (A2151) lineari dagokionez, 14:30etik 17:30era eta Areetako noranzkoan, ibilbidea Zugazarte (Triangelua) geralekuan amaituko da. Larrabetzuko noranzkoan, autobusa La Avanzada 28 (Golf zaharra) geltokitik irtengo da `eta :05ean´. Era berean, geldialdi hauek kenduko dira: Zugazarte 35, Areeta 9 (eliza), Bizkaia Zubia/Puente Bizkaia, Zugazarte 2, Zugazarte 38 eta Zugazarte 54.

Bilbao-Txorierri-Larrabetzu (A2153) linean, 14:00etatik eguna amaitu arte, ibilbidea Bilboko sarreran, Bidarte-Agirre Lehendakari 42 geralekuan, amaituko da, Ibarrekolanda geralekuaren ostean. Bilboko irteerak San Pedro plazako geralekutik egingo dira `eta :05ean´. Bestalde, ez dira hurrengo geldialdi hauek egingo: San Pedro Plaza (Deustuko zubiaren noranzkoa), Museoa plaza, San Jose plaza (Elkano 5) eta Deustuko Unibertsitatea - Pio X plaza.

Bilbao-Erandiogoikoa-EHU (A2314) linean, ibilbidea Bilboko sarreran, San Pedro plazan, amaituko da 14:00etatik eguna amaitu arte. Autobusa San Pedro plazako (Deustu) garelekutik Unibertsitatera irtengo da `eta :25ean eta :55ean´, eta hurrengo geldialdi hauek kenduko dira: Abando, San Jose plaza, Museo plaza, Kale Nagusia 45 (Sota) eta Elkano 16. Gainera, 15:30etik 18:30era, Enekuritik sartu eta irtengo da, eta ez da Bidarte (Agirre Lehendakaria 42) eta Saraseta eta Erandiondo arteko geralekuetan geldituko. Behin-behineko geralekuak ipiniko dira Ibarrekolandan eta Asua-Inbisan.

Bilbao-Larrabetzu (Artxandako tunelak) (A3223) lineari dagokionez, 14:00etatik eguna amaitu arte, Bilbora sartu, eta San Pedro plazan eta Bidarte-Agirre Lehendakari geralekuan geldituko da autobusa. Bilboko irteerak Agirre Lehendakaria 33 geralekuan izango dira `eta 30ean´, eta San Pedro plazatik igaroko dira (Deustuko zubiaren noranzkoan). Hurrengo geltokiak kenduko dira: Deustuko Unibertsitatea – Pio X plaza, Museoa plaza, Kale Nagusia 45 -Sota, Bizkaia plaza, eta Ayala.

Bilbao-Derio-Teknologia Parkea (A3224) linean, Bilbora sartu, eta geldialdiak San Pedro plazako eta Agirre Lehendakari geralekuetan egingo dira 14:00etatik eguna amaitu arte. Autobusa ohiko ordutegian aterako da Bilbotik, Agirre Lehendakari 33 geralekutik, eta San Pedro plazatik pasatuko da (Deustuko zubiaren noranzkoan). Ez dira hurrengo geldialdiak egingo: Deustuko Unibertsitatea -Pio X plaza, Museo plaza eta Moyua plaza -Deutsche Bank.

Bilbao-Teknologia Parkea (Artxandako tunelak) (A3250). Eguerdiko ordu bietatik eta eguna amitu arte, San Pedro plazan eta Bidarte- Agirre Lehendakari geralekuetan egingo dira Bilboko sarrerak. Autobusa ohiko ordutegian irtengo da Bilbotik, Agirre Lehendakari 33 geltokitik, eta San Pedro plazatik igaroko da Deustuko zubiaren noranzkoan. Hurrengo geldialdiak kenduko dira: Deustuko Unibertsitatea - Pio X plaza, Museo plaza eta Moyua plaza –Ogasuna.

Bilbao-Derio-Mungia (A3517) lineako autobusak, Bilboko sarreran, Agirre Lehendakari 42 geralekuan amaituko du ibilbidea, Ibarrekolanda geralekuaren ondoren, 14:00etatik eguna bukatu arte. Bilboko irteerak San Pedro plazako geralekutik egingo ditu `eta :15ean eta :45ean´. Geldialdi hauek kenduko dira: San Pedro plaza (Deustuko zubiaren noranzkoan), Museo plaza eta San Jose plaza (Elkano 5).

Bilbao-Galdakao-Larrabetzu (A3631) lineari dagokionez, irteerak eta iritsiera guztiak Abandoko geralekuan (goiko aldean) egingo dira egun osoan. Hurrengo geraleku hauek kenduko dira: Bailen, Areatza/Arenal, Ernesto Erkoreka plaza, Zumalakarregi (Panera), Zumalakarregi (Etxebarria Parkea), Zumalakarregi 121 eta Zumalakarregi (Makua Plaza).

Euskotren

Beste aldetik, Euskotrenek ere adierazi du zerbitzuen maiztasuna areagotuko duela. Horrela, E3 Txorierri-Kukullaga/Etxebarri-Lezama linearen zerbitzua 22:43ra arte ibiliko da gaur. Gainera, 23:00etatik 03:00ak arte, orduro egongo da trena Lezamarantz.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).