Mendekotasunari buruzko hitzaldiak

Aikor aldizkaria 2024ko api. 12a, 12:46

Zainduz programa berriro ipini du martxan Txorierriko Mankomunitateak. Programaren baitan, hitzaldiak egingo dira datozen egunetan. Hitzaldiak herritar guztientzat dira eta haietan hirugarren adineko pertsonei, mendekotasunari, zaintzaileei eta familiei lotutako hainbat alderdi landuko dira. Hitzaldietan parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik.

Guztira hiru hitzaldi egingo dira. Lehena apirilaren 18an izango da, 16:00etatik 18:00etara, Derioko Kultur Birikan. Bigarrena apirilaren 22an, 16:00etatik 18:00etara, egingo da Zamudiotorren; eta hirugarrena, apirilaren 23an, 11:00etatik 13:00etara, Sondikako Kultur Aretoa IIn. Zalantzak argitzeko, 607 820 157 (Sandra) telefono-zenbakira deitu daiteke eguenetan, 08:30etik 13:30era, edo mezua bidali zainduztxorierri@gmail.com helbide elektronikora.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).