EAJ Txorierrin ere izan da garaile; EH Bilduk boto-igoera nabarmena izan du

Aikor aldizkaria 2024ko api. 22a, 12:00

EAJk irabazi ditu Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, baina eserlekuetan EH Bildurekin berdinduta: 27na eserleku lortu dituzte alderdi biek. EAJk 370.554 boto izan ditu Euskadin, 2020an baino 20.594 boto gehiago, baina lau eserleku galdu ditu. EH Bilduk, bestalde, 341.735 boto lortu ditu, aurreko hauteskundeetan baino 92.155 boto gehiago, eta sei eserleku irabazi ditu. Txorierrin ere EAJ izan da boto gehien eskuratu dituen alderdia: 5.304 boto, 2020an baino 176 boto gehiago. EH Bildu, bigarren alderdia izan da, 3.943 boto lortu ditu eta, aurreko hauteskundeetan baino 1.152 boto gehiago.

Eusko Legebiltzarrean eserlekua lortu duten gainerako alderdiei dagokienez, PSE-EEk 12 eserleku lortu ditu, 2 eserleku gehiago (149.660 boto, 2024an; eta 122.248 boto, 2020an); PPk zazpi eserleku lortu ditu, eserleku bat gehiago (97.149 boto, 2024an; 122.248 boto, 2020an); Sumarrek eserleku bat lortu du (35.092 boto); eta VOXek eutsi dio aurreko hauteskundeetan lortutako eserlekuari (21.396 boto, 2024an; 17.569 boto, 2020an). Aipatu beharra dago ezkerra konfederalak oso emaitza txarrak izan dituela Euskadin, eta hortaz, Elkarrekin Podemosek galdu ditu aurreko hauteskundeetan eskuratutako eserlekuak eta ez du ordezkaririk izango Eusko Legebiltzarrean.

Alderdi horiek hurrengo emaitza hauek izan dituzte Txorierrin: PSE-EEk, 1.030 (852, 2020an); PPk, 636 boto (332, 2020an); Sumarrek, 312; eta VOXek, 144 boto (109, boto, 2020an).

EAJk 1.390 boto eskuratu ditu Derion (1.272 boto, 2020an); 388 boto, Larrabetzun (392, 2020an); 771 boto, Lezaman (776, 2020an); 749 boto, Loiun (753 boto, 2020an); 1.185 boto, Sondikan (1.131, 2020an); eta 821 boto, Zamudion (804, 2020an).

EH Bilduk 1.095 boto lortu ditu Derion, (689, 2020an); 697 boto, Larrabetzun (619, 2020an); 446 boto, Lezaman (339, 2020an); 287 boto, Loiun (179, 2020an); 776 boto, Sondikan (489, 2020an); eta 642 boto, Zamudion (475, 2020an).

PSE-EEk 545 boto izan ditu Derion (436, aurreko hauteskundeetan); 17 boto, Larrabetzun (14, aurreko hauteskundeetan); 74 boto, Lezaman (51, aurrekoetan); 65 boto, Loiun (55, aurrekoetan); 224 boto, Sondikan (186, aurrekoetan); eta 105 boto, Zamudion (110, aurrekoetan).

Beste aldetik, PPk 225 boto izan ditu Derion (109, 2020an); 17 boto, Larrabetzun (12, 2020an); 30 boto, Lezaman (14, 2020an); 123 boto, Loiun (61, 2020an); 177 boto, Sondikan (107, 2020an); eta 64 boto, Zamudion (29, 2020an). Sumarrek 145 boto eskuratu ditu Derion; 18 boto, Larrabetzun; 34 boto, Lezaman; 31 boto, Loiun; 51 boto, Sondikan; eta 33 boto, Zamudion. Azkenik, VOXek 56 boto lortu ditu Derion (45, 2020an); 8 boto, Larrabetzun (7, 2020an); 15 boto, Lezaman (6, 2020an); 17 boto, Loiun (26, 2020an); 34 boto, Sondikan (17, 2020an); eta 14 boto, Zamudion (8, 2020an).

Erandiogoikoa

Erandiogoikoko datuei dagokienez, EAJk 835 boto eskuratu ditu bertan (820 boto, aurreko hauteskundeetan); EH Bilduk, 588 boto (417 boto, aurrekoetan); PSE-EEk, 127 boto (105, aurrekoetan); PPk, 79 boto (51, aurrekoetan); Sumarrek, 43 boto; eta VOXek, 31 boto (19, aurreko hauteskundeetan).

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
5318 4531 1157 715 185 355 175

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
1390 1095 545 225 58 145 56

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
388 697 17 17 17 18 8

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
771 446 74 30 15 34 15

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
749 287 65 123 7 31 17

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
1185 776 224 177 42 51 34

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
821 642 105 64 17 33 14

EAJ EH BILDU PSE-EE PP PODEMOS SUMAR VOX
835 588 127 79 29 43 31

*Erandiogoikoako datuak Erandioko hirugarren barrutiari dagokionak dira (Erandiogoikoa, Goierri, Arriaga, Enekuri, Lutxana eta Asua).

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).