Haurreskoletan izena ematea maiatzaren 10era arte zabalik

a: Haurreskolak 2024ko api. 23a, 11:57

a: Haurreskolak

Atzo, apirilak 22, haurreskoletan izena emateko epea ireki zen eta hori maiatzaren 10era arte egongo da zabalik. 2023n eta 2024an jaiotako umeen gurasoek edo legezko tutoreek Haurreskolak Partzuergoko zentroetan eskatu dezakete plaza, online zein aurrez aurre. Behin-behineko zerrendak ekainaren 10ean argitaratuko dira. Informazio gehiago, hemen http://www.haurreskolak.eus/.