Kontatu digunez, jokalariek iaz ere lortu zuten garaipena haur-kategorian. Kadete-mailan egindako lehen urtea izan da jokalari guztientzat eta oso hurbil egon dira lehen mailara igotzetik. “Beste urte bat emango dute kadete mailan eta helburua da lanean jarraitzea eta lehen mailara igotzen ahalegintzea. Taldean lan egiten jarraituko dugu eta, jakina, saskibaloiz gozatzen”.