Txakurra duten familien portzentajerik handiena Loiun dago: % 79,8. Horren ostean daude Lezama (% 60,6), Larrabetzu (% 48,8), Zamudio (% 33,4), Sondika (% 28) eta Derio (% 22,3). Ikerlanean jaso duten moduan, Loiun 2.193 biztanle daude, eta 1.055 txakur; hortaz, bost txakur daude 10 biztanleko. Lezamak 2.397 biztanle ditu, eta 878 txakur; biztanleko lau txakur daude. Larrabetzuk, bestalde, hiru txakur ditu 10 biztanleko, izan ere, bertan 2.092 biztanle daude, eta 645 txakur. Zamudion 3.335 herritar daude, eta 685 txakur; bi txakur, 10 biztanleko. Sondikak ere bi txakur ditu 10 biztanleko: 4.492 biztanle eta 816 txakur. Azkenik, Derio da 10 biztanleko txakur gutxien duen udalerria: txakur bat. Hala izanik, bertan 7.311 biztanle daude, eta 964 txakur.