Denboraldi berria hasiko dute Beste Birako atletek

Aikor aldizkaria 2024ko irailaren 6a

Beste Bira Txorierriko atletismo taldeak jakinarazi duenez, denboraldia astelehenean, irailak 9, hasiko dute Zamudion, eta urrian, gainerako herrietan. Zehatz-mehatz, entrenamenduak astelehenetik barikura, 17:00etatik 18:00etara, egingo dituzte Zamudion; Loiun, barikuetan, 17:00etatik 18:00etara; Derion, barikuetan, 16:30etik 17:30era; eta Sondikan, martitzenetan eta eguenetan (gurasoen elkartearekin ipini behar da harremanetan). Klubean sei urtetik gorako edozein lagunek eman dezake izena: ume, gazte zein heldu. Horretarako, mezua idatzi behar du bestebiraloiu@gmail.com helbide elektronikora, edo 609 417 996 telefono-zenbakira deitu.